Zakar eta ontzientzako beste hamaika edukiontzi jarri ditu martxan Desertu Berriak - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Zakar eta ontzientzako beste hamaika edukiontzi jarri ditu martxan Desertu Berriak

Zakar eta ontzientzako beste hamaika edukiontzi jarri ditu martxan Desertu Berriak

2018/02/28


Hiriko zabor bilketa hobetzeko aurrera pausoak ematen ari da Barakaldoko Udala. Horrela, bada, hirian urbanizazio berriak sortu direlarik, bilketa pneumatikoko aho berriak izango ditu Barakaldoko Desertu Berria auzoak.


Ogi-ontziaren antzeko ahoa duten hamaika edukiontzi jarriko dira zehazki, bai etxeetako zaborra batzeko (auzolagunentzako), bai eta inguruko merkataritza eta ostalaritzako zaborra batzeko edukiontzi bereziak ere, berdeak eta horiak –plastikozko, burdinezko eta brikezko edukiontzi arinentzakoak-.


Labe Garaien etorbideak jarri dira edukiontziak. Etxebizitzetako zaborrarentzako bi eta misto bat daude 14ean, beste horrenbeste 12an, etxebizitzetako zaborrarentzako hiru edukiontzi 13an, eta beste bi 2an.
Edukiontzi berriak egoki erabiltzeko, erabilera arauak azaltzen dituzten kartelak jarri ditu Udalak. “Desertu Berria inguruan sortutako urbanizazioentzat dira edukiontzi berriok, amaitutako etxebizitzentzat eta baita obretan dauden etxebizitzentzat ere; eta auzo horretako barakaldarrek jasotzen dute zerbitzua hobetuko dute", azaldu du Jon Andoni Uriak, Hirigintza, Azpiegitura eta Udal Zerbitzuetako zinegotziak.

 

Partekatu:
Twitter Facebook