Atzoko osoko bilkuran adierazi genuen bezala, aukera hau aztertzea interesgarria dela deritzogu, baina erabaki arduratsu bat hartu aurretik, zalantza garrantzitsuak argitzea guztiz beharrezkoa dela uste dugu.
Udal-aparkalekuak estaltzen dituzten azalen (aparkalekuen edo kaleen) jabetza norena den argitu beharko litzateke. Azken honekin etorkizunean konponketa-lanak nork ordaindu beharko duen zehazten da.
Beharrezkoa ere izango litzateke salmentaren arazoa ebaztea, diru publikoarekin eraikitako hornikuntza hauen gainean higiezinen edozein espekulazio posible saihestuz.
Partekatu: