Zamalanda – Itsasadarreko parkea bizitzaz beteko da beste behin asteburu honetan, Bilbao Ría 2000k eta Barakaldoko Udalak antolatutako jarduerekin, joan den martxoaren 31n inauguratu zen naturgune berri hau hirian ezagutzera emateko. Larunbatean, hilak 12, 17:00etan hasi eta igandean 12:00etan amaituko den programazioan hainbat jarduera izango dira: goming, diskofesta, bisita antzeztuak, kanoak eta food truck-ak, besteak beste. "Jardueren lehen asteburuan oso giro ona egon da, eta bigarren asteburu honetan ere herritarrak hurbiltzera animatzen ditugu, ez bakarrik parke natural berri hau ezagutzeko, baita eskaintzen dituen aukera guztiez gozatzeko ere", adierazi du Gorka Zubiaurre Alkatetzako zinegotziak.
Ekitaldia larunbatean arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Jardunaldi honetan 45 minuturo (17.00/17.45/18.30 eta 19.15 ordu bakoitzean) hasiko diren bisita antzeztuez gozatu ahal izango da. Gomingerako gune bat ere egongo da, skate tailerra pumptruck-aren ondoan, DiKofesta DJ Pacorekin (17:30etik 19:00etara), pintura, bizikleta taxia eta food tuck.
Igandean jarduerak goizeko txandan izango dira, 12:00etatik 14:00etara. Kasu honetan, herri kirolen tailerrak, kanoen zirkuitua, bizikleten zirkuitua, pintura, txalaparta tailerra, bizikleta-taxia eta foodtruckak izango dira.
Zamalanda – Itsasadarraren Parkea hiria berroneratzeko asmo handiko proiektua da, eta Bizkaiko Labe Garaiak kokatuta zeuden industria-lur zaharrak berreskuratzea ahalbidetu du. "Zamalandako parke berriak erakusten du Barakaldo inoiz baino gehiago industria-aztarna dela, pultsu naturala", azpimarratu du. "Gure hirian bizitzen ari garen Gizarte eta Hiri Eraldaketa Handiaren lehen mugarrietako bat da hau, eta auzoak eta itsasadarra dira protagonista nagusiak", adierazi du Zubiaurrek.
Parke berriak izaera naturalista handia du, eta Adifeko trenbidea estaltzen du. Hala, bi terraza handi ditu, bide, pasealeku eta eskailera sare baten bidez lotuta. Espazio berri horretan, lorategiak, aire zabaleko jardueretarako guneak, pump-track pista bat eta patinaje-pista bat; hainbat erabilera hartzeko diseinatutako plaza handi bat, anfiteatro bati esker eszenatoki gisa ere funtzionatzen duena; bizikletaz gozatzeko paseoak, oinez edo patinetan ibiltzeko guneak, Zamalanda zeharkatzen duen bidegorri bati esker, itsasadarraren ertzetik paraleloan, oinezkoentzako pasealeku berritu berriaren ondoan; terrazak, itsasadarrera irekitako begiratokiak, hiri-hondartza bat eta zelai naturalak. Jarduketa osatzeko, Labe Garaien etorbidea Konpainia Frantziar-Belgikarraren mineral-kargategi zaharrarekin lotzen duen pasabidea eta estetika industrialeko zurezko egitura duen erabilera anitzeko pabiloi bat egin dira, Portu dartsenaren ondoan.
Pabiloiaren aurrean hiri-hondartza dago, metropoli-eremuko itsasadarraren ertzean dagoen lehenengo hiri-hondartza; harmailak ditu ur-laminaren gainean, eta pantalan flotatzaile bat, uretara sartzeko eta uretako jarduerak garatzeko. "Parkea bihotz berde berria da hirian, eta bizilagunok erabilerak zehaztu ahala bilakatuko da", azpimarratu du zinegotziak.
(ITURRIA: Barakaldoko Udala)
Partekatu:
Facebook