Zinegoak berriro izango da Barakaldon martxoaren 14an eta 23an sei gaylesbotrans zine emanaldiekin - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Zinegoak berriro izango da Barakaldon martxoaren 14an eta 23an sei gaylesbotrans zine emanaldiekin

Zinegoak berriro izango da Barakaldon martxoaren 14an eta 23an sei gaylesbotrans zine emanaldiekin

2017/03/09


Barakaldok berriro ere aukera izango du ´Zinegoak´ gaylesbotrans zine eta eszena-arteen jaialdiaz gozatzeko, etxetik hurbil. Udalak aurten ere iaz martxan jarritako esperientzia errepikatuko du, gizarteak gaur egun bizi duen sexu eta familia aniztasunarekiko sentibera izaten laguntzeko.


Hala, aurtengo jaialdiaren parte izan diren sei film emango ditu Barakaldo Antzokiak martxoaren 14an 23an. Saioak doan izango dira eta 19.00etan emango dira. ¨Barakaldo ´Zinegoak´-ekin elkarlanean hasi zen aurreko urtean eta arrakasta handia izan zuen. Udalak balorazio positiboa eman zion. Zentzun honetan, aurten jaialdian egoten jarraitu eta zinerako egokiagoa den Barakaldo Antzokira eraman nahi izan dugu¨, Nerea Canterok, Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotziak, azaldu du.


Aurten ikusi ahal izango diren filmak euskaraz ´Mamma Vet Bäst´, ´Diva´ eta ´Take your Partners´ izango dira. Gaztelaniaz, berriz, ´Victoria Rosana Maite´, ¡No es Nada! eta ´Die Mitte Der Welt´izango dira. Aukeratutako filmek askotariko gaiak lantzen dituzte, hala nola, ama batek bere seme gayari emandako aholkuak, edota lesbiana edo drag Queen bikote baten alabak eskolan pairatzen duen baztertze-egoera.


¨Oso pozik gaude ´Zinegoak´-en saioak berriro ditugulako Barakaldon, eta herritar guztiak animatu nahi ditugu Barakaldo Antzokira etortzera, gizarte eta familia errealitate berriak ezagutzeko eta ulertzeko¨, bukatu du Canterok.

 

Partekatu:
Twitter Facebook