EAJ-PNV Barakaldo - albisteak

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak

2017(e)ko martxoko albisteak

Hamar bat emanaldiko programazioak sendotuko du Bagatzako kale-antzerkiaren jaialdia

2017/3/30

Datorren asteburuan (irailaren 7, 8 eta 9an) itzuliko da auzoko kale eta plazak agertoki bihurtuko dituen II. Bagatza Antzerki Jaialdia
Emanaldi guztiak doan dira, eta euskaraz eta gaztelaniaz izango dira 


Milaka ikasle barakaldarrek hartuko du parte apirilaren 5erako antolatu den Korrika Txikian

2017/3/29

Korrika heldu aurretiko jardunaldian hainbat jarduera egingo dira Herriko Plazan. 
Lehenengo aldiz izango du Barakaldoko Udalak Korrikan bere kilometroa. Goizaldeko 05:00etan helduko da udalerrira 


Barakaldok apirilaren 21era arteko epea du jaietarako irudia bilatzeko

2017/3/28

Karmenak jaietarako kartel lehiaketak 1.000 euroko saria emango dio irabazleari 
Karmenak 2017 jaiak uztailaren 15etik 23ra arte ospatuko dira


Barakaldok Taper Solidarioa jarriko du martxan

2017/3/28

Udalak 15.000 euro erabiliko ditu larrialdi-egoeran dauden familiei ematen zaizkien zerbitzuak osatu (Elikagaien Bankua, Caritasen jantokia), eta janari soberakinaren kudeaketa iraunkorra egiteko
Zerbitzua martxan egongo da apirilaren 1etik abenduaren amaierara arte 
2016. urtean 2.800 janari-anoa banatu ziren


Inguralderen Astelehen teknologikoak programak negozioetan teknologia berriak nola erabili azalduko du

2017/3/27

Asteko eta doako ikastaroak izaten dira autonomoek eta mikroenpresek “zukua” atera diezaieten teknologia berriei 


Ortuzar: “40 urte geroago gure konpromisoa berbera da: Euskadiren aitortza nazionala”

2017/3/26

EAJ-PNVk ehunka lagun eta alderdikide elkartu dituen ekitaldi politiko handia egin du gaur BECen, 1977an Iruñean egin zuen Batzarraren urteurrena ospatzeko; hitzordu historiko hartako txostengile izan ziren Xabier Aralluz, Josu Bergara, Iñigo Agirre eta Kepa Sodupek orduko batzarra gogoratzeko mahai inguruan parte hartu dute


Miranda Fundazioak La Milagrosak proposatutako alokairua onartzeko alkateak egindako proposamena baztertu du

2017/3/24

 Amaia del Campok dei egin dio patronatuari fundazioaren “norabidea birformulatzeko” eta “helburu sozialari eusteko” 


HAZen bidez egiten dituzten kontsulten jarraipena egin dezakete dagoeneko barakaldarrek

2017/3/24

Abian jarri du Udalak ‘Herritarrentzako arretari buruzko liburua’, eta haren bidez jasoko dira kontsulta eta abisu guztiak, bai eta ezagutuko ere haien trazabilitatea 
Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bidez eskatu ahal izango da udal teknikariekin jarduteko hitzordua, bai eta (KIUB) Kontsumitzailearentzako Udal Bulegora jotzeko aldez aurretiko hitzordua ere


Barakaldok bi hilabete aurreratu du kulturari buruzko diru-laguntzaren eskabideetarako deialdia

2017/3/23

 Udalak deialdia lehen aldiz egin du urteko lehen hiruhilekoan
Hiriko elkarteek kultur jarduerak garatzeko diru-laguntza eska dezakete apirilaren 28ra arte
Gobernu taldeak iaz kultur jardueraren alde gogor egin eta diru-laguntzen partida %35 handitu zuen


Giltzarriko gazteek helduengan islatzen duten irudiari buruzko dokumentala egin dute

2017/3/23

Barakaldoko Giltzarri plataformako gazte batzuek gazteriak gizartean islatzen duen irudiari buruzko dokumental bat egin dute. Gaur arratsaldean, 19:00etan, aurkeztuko da `Nolakoak dira eta nola ikusten gaituzte´ izeneko dokumentala Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Aurkezpena eta solasaldia dokumentala egin duten gazteek burutuko dute.


Barakaldoko lehenengo aurrekontu parte-hartzaileek 16 urtetik gorako herritarren %3 mugiarazi dute

2017/3/22

Gobernu taldearen ekimen honek 2.658 boto bildu ditu. Boto gehienak emakumeek eman dituzte eta San Bizente auzoan egon da parte-hartzaile gehien 
Aukeratutako proiektuak honakoak dira: etxerik gabeko jendearentzako zerbitzuak abiaraztea; kirol instalazioak hobetzea; Munoa Finkaren erabilera publikoa sustatzea eta umeen eta gazteen jarduerak eta ekipamenduak handitzea 


Barakaldoko alkateak Musika Kontserbatorioko zuzendaritza berria hautatzeko prozesua hasteko agindua eman du

2017/3/21

 Barakaldoko zentroko zuzendaritza taldeak dimisioa aurkeztu zuen eta jardunekoa izango da bozketa bidez zuzendaritza berria hautatu arte 


Barakaldok haurrentzako eta nerabeentzako zerbitzuen kalitatea hobetzeko lan estrategia sortu du

2017/3/21

 Gizarte eta hezkuntza esparruko teknikariak lan metodologia berri honi forma ematen ari dira haurren eta gazteen gaiari ikuspuntu orokor batetik heltzeko beharraren aurrean


Udalak ezeztatu du osoko bilkurak emateko ¨aldi berean¨ hiru enpresa kontratatu izanaren informazioa

2017/3/20

Bi kontratuetako datak bakarrik datoz bat, emandako zerbitzua desberdina delako
Barakaldoko PSEk berriro ere gezurra esan du, eta dagoeneko hirugarren aldia da, udal kudeaketa nahastea xede izanik


Barakaldok Arrazagatiko Diskriminazioa deuseztatzeko Nazioarteko Eguna aldarrikatu eta ikastaroak eta hitzaldiak antolatu ditu

2017/3/20

 Udalak onartu duen Adierazpen Instituzionalak Atzerritarren Legea berraztertzeko eta kultura mailan eta lanean arrazakeria eta xenofobia prebenitzeko eta deuseztatzeko politikak sustatzeko proposamena jasotzen du


Zortzi euskal udalerri berritzailek estrategia bateratu bat sustatzeko lantalde bat eratu dute Barakaldon

2017/3/20

Amaia del Campo alkateak Innpulso Sarea osatzen duten zazpi euskal udalerrietan proiektu berritzaile berriak garatzeko bide ematen duten sinergiak aprobetxatzeko asmoz ekin dio ekimenari 
Gasteizko Udala ere sartu da taldean, nahiz eta sarean ez dagoen
 


Udalak behin betikoz onartu du El Karmen kaleko urbanizazio proiektua

2017/3/17

Obrak ahalbidetuko du guneko herritarren iritsi-erraztasuna konpontzea, arrapalak sortuz 
Jarduketa horrekin, pasealekuko 2.300 metro karratu eta gune berdeko 3.857 metro karratu urbanizatuko dira 
Lanak lizitatu eta burutuko ditu Bilbao Ria 2.000k 1.440.000 euroko aurrekontuarekin 


Barakaldo berrikuntza teknologikoaren gune bihurtu da aeroberrikuntzari eta industria 4.0ri buruzko bi ekitaldiren eskutik

2017/3/16

 Amaia del Campo alkateak Bizkaiko berrikuntza aeronautikako lehenengo kongresua eta ´Industria 4.0, innovación y empleabilidad´ jardunaldia babestu ditu, berrikuntza aukera ekonomikorako eta enplegurako atrakzio-gune gisa sustatzeko konpromisoaren barnean. 


Udalak Llano eta Lurkitzagako frontoiak berriztatzeko 14.000 euroko inbertsioa egin du

2017/3/15

 Hormak eta marrak saneatu eta pintatu eta saskibaloiko saskiak ere aldatu dira Llanoko instalazioetan 


Gazte Bulegoan genero indarkeriari buruzko liburua aurkeztuko da bihar arratsaldean

2017/3/14

Barakaldoko alkateak, Amaia del Campok, ´Ponte en mi lugar, la decisión de una mujer maltratada´ liburua aurkeztuko du liburuaren egilea den Teresa Yusta barakaldarrarekin batera. 
Gazte Bulegoko gazteak gonbidatu dira, liburuaren gaia landu dezaten eta egileari daukaten zalantzak plantea diezazkioten. 


Barakaldok Gurutzeta eta Burtzeņa auzoetara bosgarren edukiontzia eramateko proiektua aurkeztu du

2017/3/13

Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Saileko diru-laguntza jaso dezake 2017an burutzeagatik aipatu ekimena 
Lutxana, Llano eta Retuertoko bilketa organikoan 2.600 kilo hondakin biltzea lortu da otsailean


Merkataritzak Pormetxeta, Herriko Plaza eta Porturen arteko ardatza garatzea proposatu du ekonomia sortzailea sustatzeko

2017/3/13

Udalak merkatariekin, herritarrekin eta alderdi politikoekin landutako parte-hartze prozesuaren bidez egindako Merkataritzaren Plan Estrategikoa ezagutarazi du 
Planaren barruan, hurbileko merkataritza indartu eta toki eta eskualde mailan erreferente bilakatzeko 27 ekintza daude 


Barakaldok autobus geltoki berria jarriko du Bakea kalean eskola-autobusen zirkulazioa arintzeko

2017/3/10

42.300 euro inbertitu dira Alazne eta Gurutzeta ikastetxeetako gurasoen eskaerari erantzuteko hartutako neurrian 
Jarduketaren barruan San Inazio kaleko autobus geltokia espaloia dagoen gune batera aldatzea ere badago, erabiltzaileen segurtasuna hobetzeko


Udalak parkeetako pinu-beldarra desagerrarazteko prozesu berria martxan jarriko du

2017/3/10

Urrian prebentziozko tratamendua egin zen ohiko guneetan 
Lorezaintza zerbitzuko adituek baieztatu dutenez, aurtengo klimatologia-baldintzek normala ez den egoera ekarri dute, eta beldar-talde bakarra sortu beharrean bi sortu dira


Aurrekontu parte-hartzaileek 1.000 boto inguru jaso dituzte lehen astean

2017/3/9

 Informazio-karpek bihar amaituko dute auzoetan barrena egiten diharduten ibilbidea, baina barakaldarrek hilaren 15era arte eman dezakete botoa, bai ontzietan, bai on line 


Zinegoak berriro izango da Barakaldon martxoaren 14an eta 23an sei gaylesbotrans zine emanaldiekin

2017/3/9

 Aurten, filmak doan emango dira Barakaldo Antzokian, euskaraz eta gaztelaniaz


Langabezian direnentzako Lanberri ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du Barakaldok

2017/3/7

31 urtetik beherako eta 45etik gorako bizilagunek ez ezik, iraupen luzeko langabetuek edota gizarte-bazterkeria egoeran dauden 300 bat auzotarrek ere hogeita hamar inguru ikastaro praktiko egin ahal izango dituzte, lan merkatuan leku bat izateko


Barakaldok 20 plaza gehiago eskainiko ditu Aste Santuko hiri kolonietan

2017/3/7

180 plaza eskainiko dira guztira Gurutzetan eta Barakaldon apirilaren 18, 19, 20 eta 21ean
Izen-emateak martxoaren 13tik 17ra egin daitezke Burtzeña, Gurutzeta, Zuhatzu eta Clara Campoamor kultur etxeetan, Gazte Bulegoan eta Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ)


Barakaldok herritarrentzako arreta-bulego berria zabaldu du Clara Campoamor zentroan

2017/3/6

 Bulego berria kultur etxeko sarreran dago eta neguko ordutegia 9:00etatik 14:00etara da, eta udakoa, 9:00etatik 13:00etara

 


Barakaldoko Udalak bat egiten du martxoaren 8rako `Nosotras paramos´ lelopean deitutako geldialdiarekin

2017/3/6

Ekimena emakumeek sustatu dute eta 12:00etatik 12:30era bitartean garatuko da indarkeria matxista gaitzetsi eta berdintasunaren alde egiteko
Gaur goizeko Bozeramaileen Batzordeak onartu du Irabazik egindako proposamena eta herritarrei, langileei eta zinegotziei ere helarazi zaie gonbidapena 


Udalak 8.000 euro erreklamatuko dizkio Gernika filmaren produktoreari

2017/3/3

Produkzio-etxeak aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, Udaleko zerbitzu juridikoaren ustez, Munoa Jauregiaren kanpoko terrazaren balaustrada konpontzeko gastuak dira erreklamatzen direnak
Gobernu taldeak filma Barakaldo Antzokian, Gernikako bonbardaketaren egunean, apirilaren 26an, emateko proposamena egin du 


Larunbatean, hilaren 4an, BECen egingo den Munduko Super Enduro Txapelketaren aurkezpena Herriko Plazan izango da

2017/3/3

 Bi euskal pilotok erakustaldi bat egin dute bertaratu direnentzat 
Barakaldoko alkate Amaia del Campok horrelako gertakizun bat gurean izateak duen garrantzia nabarmendu du, “Barakaldo lehiaketen munduko mapan kokatzen baitu”
BECen egingo den txapelketari probetxu ateratze aldera, Trialaren inguruko jarduerak prestatu dira astebururako


Barakaldoko aurrekontu parte-hartzaileak kalean bihartik aurrera

2017/3/2

Prozesu parte-hartzaile honetan, herritarren zalantzak argitzeko eta botoak jasotzeko lehen karpa Arrontegin jarriko da bihar 11:00etatik 14:00etara, eta ondoren, Retuerton, 16:00etatik 19:00etara 
Botazio prozesua martxoaren 15era arte egongo da zabalik. Atzo izan zen botazio lehen eguna eta ehundik gora formulario beteta on line jaso ziren


Barakaldok edateko ur iturri berriak jarri ditu hirian

2017/3/2

Herritarren eskariei erantzunez, hiri altzari hauek jartzeko 7.000 euro erabiliko dira 
Azken urte eta erdi honetan, hirian ditugun iturriak pintatu eta txukundu egin dira 


Euskal Argazkilari Sortuberrien II. Lehiaketarako deialdia egin du BAFFESTek

2017/3/2

Euskadin jaio edo bizi diren eta ibilbide artistiko eta profesionala finkatua ez duten andrazko argazkilari guztiek hartu ahal izango dute parte

Aurten, ekainaren 1etik 21ra egingo den BAFFEST 2017ko Lehiaketa atalean erakutsiko dira proposamen onenak


Barakaldoko gazteek edozein diskriminazio mota gaitzesteko bideo bat egin dute

2017/3/1

 Zero Diskriminazioaren aldeko Nazioarteko Egunaren karietara egin da Udalaren sare sozialetan gaurtik aurrera zabalduko den bideoa 


Banan-banakako aholkularitza kanpaina bat abiarazi du Barakaldok merkataritzan euskararen erabilera bultzatzeko

2017/3/1

 Udaleko Euskara Zerbitzuak laguntza emango die merkatariei beren saltokiak dinamizatu eta euskara egunerokoan sartzeko 
‘Mugi Zaitez euskararen alde!- ¡Muévete a favor del euskera!’ zabalduko da gizarte sareetan, bi bideotan, herritarrek egindako ‘Mannequin Challenge’ baten bitartez


Albiste zaharrak

2018(e)ko Azaroko albisteak (3)
2018(e)ko Urriko albisteak (3)
2018(e)ko Iraleko albisteak (5)
2018(e)ko Uztaileko albisteak (5)
2018(e)ko Ekaineko albisteak (10)
2018(e)ko Maiatzeko albisteak (11)
2018(e)ko Apirileko albisteak (10)
2018(e)ko Martxoko albisteak (7)
2018(e)ko Otsaileko albisteak (3)
2018(e)ko Urtarrileko albisteak (4)
2017(e)ko Abenduko albisteak (3)
2017(e)ko Azaroko albisteak (12)
2017(e)ko Urriko albisteak (19)
2017(e)ko Iraleko albisteak (22)
2017(e)ko Abuztuko albisteak (1)
2017(e)ko Uztaileko albisteak (5)
2017(e)ko Ekaineko albisteak (15)
2017(e)ko Maiatzeko albisteak (15)
2017(e)ko Apirileko albisteak (24)
2017(e)ko Martxoko albisteak (37)
2017(e)ko Otsaileko albisteak (33)
2017(e)ko Urtarrileko albisteak (29)
2016(e)ko Abenduko albisteak (2)
2016(e)ko Azaroko albisteak (5)
2016(e)ko Iraleko albisteak (2)
2016(e)ko Ekaineko albisteak (1)
2016(e)ko Maiatzeko albisteak (1)
2016(e)ko Urtarrileko albisteak (2)
2015(e)ko Abenduko albisteak (5)
2015(e)ko Azaroko albisteak (1)
2015(e)ko Ekaineko albisteak (1)
2015(e)ko Maiatzeko albisteak (8)
2015(e)ko Apirileko albisteak (3)
2015(e)ko Martxoko albisteak (2)
2015(e)ko Otsaileko albisteak (3)
2015(e)ko Urtarrileko albisteak (3)
2014(e)ko Abenduko albisteak (3)
2014(e)ko Azaroko albisteak (2)
2014(e)ko Urriko albisteak (8)
2014(e)ko Iraleko albisteak (18)
2014(e)ko Uztaileko albisteak (3)
2014(e)ko Ekaineko albisteak (2)
2014(e)ko Otsaileko albisteak (1)
2014(e)ko Urtarrileko albisteak (8)
2013(e)ko Abenduko albisteak (20)
2013(e)ko Azaroko albisteak (21)
2013(e)ko Urriko albisteak (10)
2013(e)ko Iraleko albisteak (13)
2013(e)ko Abuztuko albisteak (2)
2013(e)ko Uztaileko albisteak (17)
2013(e)ko Ekaineko albisteak (16)
2013(e)ko Maiatzeko albisteak (16)
2013(e)ko Apirileko albisteak (15)
2013(e)ko Martxoko albisteak (12)
2013(e)ko Otsaileko albisteak (10)
2013(e)ko Urtarrileko albisteak (7)
2012(e)ko Abenduko albisteak (8)
2012(e)ko Azaroko albisteak (11)
2012(e)ko Urriko albisteak (10)
2012(e)ko Iraleko albisteak (6)
2012(e)ko Uztaileko albisteak (1)
2012(e)ko Ekaineko albisteak (5)
2012(e)ko Maiatzeko albisteak (10)
2012(e)ko Apirileko albisteak (7)
2012(e)ko Martxoko albisteak (13)
2012(e)ko Otsaileko albisteak (4)
2012(e)ko Urtarrileko albisteak (5)
2011(e)ko Abenduko albisteak (7)
2011(e)ko Azaroko albisteak (12)
2011(e)ko Urriko albisteak (4)
2011(e)ko Iraleko albisteak (7)
2011(e)ko Abuztuko albisteak (3)
2011(e)ko Uztaileko albisteak (8)
2011(e)ko Ekaineko albisteak (2)
2011(e)ko Maiatzeko albisteak (16)
2011(e)ko Apirileko albisteak (11)
2011(e)ko Martxoko albisteak (11)
2011(e)ko Otsaileko albisteak (9)
2011(e)ko Urtarrileko albisteak (7)
2010(e)ko Abenduko albisteak (6)
2010(e)ko Azaroko albisteak (5)
2010(e)ko Urriko albisteak (9)
2010(e)ko Iraleko albisteak (8)
2010(e)ko Abuztuko albisteak (4)
2010(e)ko Uztaileko albisteak (10)
2010(e)ko Ekaineko albisteak (2)




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala