Alkateak Lutxanako auzokideek planteatutako eskaeren aurrean ezer ez esatea sentitzen du EAJ-PNVk - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Alkateak Lutxanako auzokideek planteatutako eskaeren aurrean ezer ez esatea sentitzen du EAJ-PNVk

Alkateak Lutxanako auzokideek planteatutako eskaeren aurrean ezer ez esatea sentitzen du EAJ-PNVk

2013/04/26


Euzko Alderdi Jeltzaleak kezka erakusten du Barakaldoko PSEk elkarte kulturalek, sozialek eta auzokideen elkarteek planteatutako eskaeretarako erantzunik eman gabe jarraitzen duela egiaztatutakoan. Eskari hauek Alkateak dekretatutako tunelen itxieran jatorria dute.

EAJ-PNVk susmatzen du Alkateak eta bere taldeak hartutako neurriekin aurrera jarraituko duela, Lutxanako auzokideen iritzia kontuan hartu gabe eta atzo onartutako mozioak esandakoa errespetatu gabe.

EAJ-PNVk atzo Bizkaiko Foru Aldundiak iragarritako berria bikaintzat jo du, lur gaineko pasabidea eraikitzeko 100.000 euro zuzenduko ditu eta. Udalak lehenbailehen eraikuntza-lanak egia bihurtzeko gogo bera erakustea eta erakundeen arteko lankidetzarako begirune handiagoa erakustea espero dugu, orain arte egin ez baitu, prentsako zoritxarreko adierazpen batzuk kontuan hartuta.

Partekatu:
Twitter Facebook