Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Historia

Historia

BARAKALDO

Jeltzale zahar batek ziurtatzen duenez, San Bizente auzoko “Euskalduna” elkartea sortu zenean “…Euskadiko lehenengo batzokia izan ahal zen, baina Sabino Aranarekiko adeitasunez, bere inaugurazioa atzeratua izan zen Bilboko Euskaldun Batzokiarena suertatu arte”.

Diotenez, Gorostiza maisuaren etxearen behekaldean kokatuta, 1894an ireki egin zen batzokia. Ate-zabaltze ofiziala 1898an suertatu zen, “Bizkaitarra” egunkariaren orrialdetan zetorren moduan, 1909aren Martxoaren 25ean “Euskalduna” elkartearen sorreraren 11. urteurrenaren ospakizuna agertzen delarik.

1908aren Urtarrilaren erdian, Urtiagatar Pedro apaizak, ekiten dío euskara klaseak irakasteari Barakaldoko San Bizenteko Euskalduna Batzokian.

1909aren Martxoaren 28an, jeltzale guztiak deituak ziren “Euskalduna”ren aretoetan “Sociedad de Socorros Mutuos de Obreros Vascos de Barakaldo”ren sorrerari buruz estabaidatzeko, hurrengo “Solidaridad de Obreros Vascos” sindikatuaren aitzindaria izanez.


1921aren Abuztuan, “Aberria” sektorearen “Comunión”ekiko banatzeak, Barakaldon izan zuen gatazkarik garrantzitzuenetarikoa eta EBBren irizpena ondorengo elkarteen kanporaketa izan zen: “Juventud Vasca de Barakaldo”, Alonsotegi eta Errekaortuko Batzokiak eta San Bizenteko “Euskalduna” elkartea. Hauekin batera, alde egin behar izan ziren EBBren kontrako irizpideak defendatu zituztenak batzarretan.

Primo de Riveraren diktaduraren ondoren, 7 urtez lan klandestinoa eginez gero, Barakaldoko abertzaleak jendaurretara doaz berriro 1930ean. Urte berean, Ekainean, “Bide Onera” eusko elkarte kooperatibaren Batzar Nagusia ospatzen da, abertzaletasunatik sortutako beste ekimen bat, sozial-kristautasunean eta kooperatibismoan oinarrituta.


1931ko apirilean, udal hauteskundeak prestatzen dira. Urte horretan, Barakaldon 36.000 biztanle bizi ziren eta alderdiak 8 zinegotzi lortu zituen: Etxeberria, Burtzenakoa; Uraga, Errekaortukoa; Kasal, San Bizentekoa; Abasolotar Miguel; Azkargortatar Ignacio; Altubetar Jose; Urkullutar Luis; Luis Ruiz, Alonsotegikoa.

Urte bereko ekainean, San Bizenteko Batzokiaren Batzar Nagusia sortzen da , Alonsotegiko, Errekaortuko eta Errekatxoko bilgune jeltzaleekin batera.

San Bizenteko lokalak txikiegi geratzen zirelarik, Barakaldoko erdigunean beste bat erosteko asmoa zegoen. Alderditik aholkatzen da lokal horiek PNV-EAJren izenean ez egoteko; beraz, “Instrucción y recreo” elkarte murriztua sortzen da. Barakaldoko benetako batzokia, San Bizenteko “Euzkalduna” elkartea izan zen, “Barakaldo Euzko Batzokija” erdiguneko Foru Pasealekuan ireki arte, 1932ko azaroaren 6an.

Etxano Uraga anaiek saldu zuten edo, hobeto esanda, oparitu egin zuten salneurri sinbolikoan, Batzokia eraikitzeko behar zen lursaila. 1000 eramalearentzako obligazio kaleratu ziren, ehun pezetetan. 1.016 metro karratu inguruko lursailean, 3 solairuko eraikina gehi pilotalekua eraiki egin zen. Hona hemen garai hartako Nafarroako diputatu Jose Antonio Agirreren hitzak, 4 urte geroago Euskadiko lehenengo Lehendakaria izango zena, lokal berriaren inaugurazioan, 1932ko azaroaren 6an:”hemen ez dugu gorrotatzen indabak irabazteko datorren  atzerritarra, elkarrekin bizitzeko eta gure asmoak errespetatzen duena. Hauek beso-zabalik hartzen ditugu, zeren elkar-ulertzea errespetoarekin ordaintzen da”.

Heltzen da 1936. urtea alabaina, altzamenduarekin. 1936ko abuztuan patruilak sortzen dira, Barakaldo eta Lutxanako batzokien inguruetan zelatan. Batzokiaren lehenengo bolondresek “Arana Goiri” bataioia sortzen dute eta barakaldotar gudari gehienak, 400 inguru, “Gordexola” bataioian sartzen dira.

1936ko irailean Barakaldoko Euzko Batzokia bonbardatua izan zen. 1937ko ekainaren 22an frankistak Barakaldon sartzen dira eta jeltzaleen egoitzei eraso egiten diete.

Lehenengo hauteskunde demokratikoak suertatu bezain laster, 1977ko irailean, lapurtutako ondarea berreskuratzeko lehenengo urratsak ematen dira. Berreskuratze prozesua 10 urtez luzatuko da, 1986ko urriaren 26ra arte, goiz hotz batean, barakaldoko jeltzaleak egoitza abertzalearen jabe egin ziren.

BURTZEÑA

Zalantzarik gabe, auzo hau izan da hamarkadetan zehar Barakaldoko alderik abertzaleena.

Batzoki honen lehen aipamena 1910eko azaroaren 28koa da. Bertan, urteetan zehar indarrean egon zen araudia onartzen da. Egungo Burtzeñako Batzokiaren eraikuntza 1913ko apirilaren 30ean hasten da, Pedro Bolivar Santurtunek lursaila saltzen dionean Baltasar Amezola Aspiazuri.

Primo de Riveraren diktadura-aldiaren ostean, 1930eko urriaren 21ean Burtzeñako batzokia irekitzen da berriro. 1937ko azaroaren 28an frankisten gudarosteek eskuratzen dute eta azkenik, 1977ko irailaren 7an abertzaleak bueltatzen dira etxera, egoitza berreskuratu ondoren, batzoki zaharraren balkoian iraganean dantzatu egin zuen ikurriña berbera altxatuz.

GURUTZETA


Nahiz eta Burtzeñako Batzokiaren barnean egon betidanik, 1984. urtetik aurrera auzo honetan badago gune jeltzale propioa, 1984ko otsailaren 5ean inauguratua izanik. Inaugurazio honetan hautsitzaile batzuek hartu zuten parte, ETAren presoentzako amnistia eskatuz, ETA militarreko kide ohi bat izanik, giza-birsartzera onartua, erahil eta ordu batzuk igaroz gero.

LUTXANA


Lutxanako Batzoki zaharra Azkarate etxean, Andikollanon, egon zen. Batzokiaren inaugurazioa 1933ko irailaren 3an suertatu zen.

Bost hamarkada inguru igaro ondoren, 1981ko apirilaren 19an, gaurko Batzokia inauguratua izan zen, auzoko hildako gudarien omenez ospatutako elizkizunaren ondoren eta euri iraunkor baten menpe.

ERREKA-ORTU

1906ko urriaren 21ean Errekaortuko Batzokia inauguratua izan zen, Enkarterrietan irekitako gune abertzaleen lehenetariko bat.

ERREKATXO

Atzera egin behar da 1912ko udaberrira arte mugimendu abertzaleari buruzko lehenengo aipamena aurkitzeko Errekatxon. 1918. urtera arte ez da beste aipamenik agertzen. 1919ko udan auzoko lehenengo Batzokia inauguratu egin zen, gaur egun Eskauriatza jatetxea dagoen lursailean kokatua.

 

 



KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala