Barakaldo berrikuntza teknologikoaren gune bihurtu da aeroberrikuntzari eta industria 4.0ri buruzko bi ekitaldiren eskutik - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldo berrikuntza teknologikoaren gune bihurtu da aeroberrikuntzari eta industria 4.0ri buruzko bi ekitaldiren eskutik

Barakaldo berrikuntza teknologikoaren gune bihurtu da aeroberrikuntzari eta industria 4.0ri buruzko bi ekitaldiren eskutik

2017/03/16


Barakaldo egun hauetan orainaldiari eta etorkizunari buruzko berrikuntza teknologikoaren eztabaidagunea da. Bilbao Exhibition Centren (BEC) eta BIC Bizkaia Ezkerraldea Zentroan (CEDEMI izandakoa) Bizkaiko berrikuntza aeronautikoari buruzko lehenengo kongresua eta industria 4.0ko berrikuntzari eta enplegugarritasunari buruzko jardunaldia hartu ditu hiriak. Bertan Euskadiko adituak elkartu dira, hurrenez hurren. Barakaldoko Udalak bi ekitaldiak babestuko ditu berrikuntza aukera ekonomikorako eta enplegurako atrakzio-gune gisa sustatzeko konpromiso tinkoaren barnean.

Barakaldoko alkateak, Amaia del Campok, BECen atzotik ospatzen ari den Aero Innovation Event 2017 kongresuari emango dio amaiera 15:45etan. Bizkaian ospatzen den berrikuntza aeronautikoari buruzko lehenengo kongresua da, estatu osotik etorritako 150 pertsona biltzen dituena. Enpresa handiak, Airbus eta Boeing esaterako, dozenaka ETE eta erakunde akademikok parte hartu dute ekitaldi aitzindari honetan metodologiak elkar-trukatzeko, ponentzietara joateko eta networking ezartzeko berrikuntzaren inguruan. ¨Aurkezten zaizkigun aukera guztiak aprobetxatu behar ditugu berrikuntzak garapen ekonomikoari eta enplegu iraunkor eta kalitatezkoa sortzeari irekitzen dizkion aukerei buruzko ekitaldiak erakartzeko, gure moduko hiri moderno batean¨, ziurtatu du Del Campok.

Barakaldo Red Innpulsoren parte da 2011tik, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak bultzatutako foroa, 62 hirik osatutakoa. Barakaldoren moduan, hiri horiek berrikuntzarekin konpromisoa daukate herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta garapen ekonomiko eta sozialaren bide berriak irekitzeko.
Barakaldok berrikuntzaren arloan duen inplikazioagatik, 2013an aukeratua izan zen Mostolesekin batera hiri-sare honen buru izateko. Esperientzia hau oso positiboa eta aberasgarria da, ¨aukera ematen digulako Barakaldok hiri gisa duen potentziala eta bere enpresa-ehunak ezagutzera emateko. Era berean, probetxuzko harremanak egiten ari gara beste hiriekin bide honetan aurre egiten jarraitzeko¨, azaldu du alkateak.

INDUSTRIA 4.0RI BURUZKO JARDUNALDIA

Aero Innovation Event 2017 kongresuaz gain, Barakaldok atzo, martxoak 15, Industria 4.0, innovación y empleabilidad izenburua duen jardunaldia hartu zuen, Meatze Lanbide Heziketako Zentroak antolatutakoa, Barakaldoko Udaleko Inguralde-garapenerako agentziarekin batera, beste erakunde batzuen artean.

Adituen eskutik, industrian teknologia berriak aplikatzearen erronkak, eta robotikari, zibersegurtasun informatikoari, bideo-jokoen garapenari eta teknologia berrien kudeaketari lotutako lanpostu tipologia berria betetzeko jada enpresak eskatzen ari diren esku-lanaren beharrak erakutsi zituen jardunaldiak.
Topaketak aukera eman zion alkateari toki erakundeak industria 4.0ri lotutako sektoreetan lan egiten duen hiriko enpresa-ehunari ematen dion babesa, eta Barakaldoko herritarren enplegugarritasuna hobetzeko, big datan espezializatutako prestakuntza-planen garapena, bideo-jokoen programazioa, Unity 3D, web analitika eta IOS programazioa ezagutzera emateko.

 

Partekatu:
Twitter Facebook