Barakaldoko udalak euskara sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntzak eskatu ez izana deitoratzen du EAJ-PNVk - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko udalak euskara sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntzak eskatu ez izana deitoratzen du EAJ-PNVk

Barakaldoko udalak euskara sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntzak eskatu ez izana deitoratzen du EAJ-PNVk

2013/09/11


Egia da udalerriek gero eta baliabide gutxiago daukatela, eta horregatik EAJ-PNVn gaur inoiz baino gehiago beste administrazio publiko batzuek erakunde txikiagoei (Barakaldo) eskaintzen dizkieten diru-laguntzen deialdietara aurkeztea ezinbestekoa dela uste dugu. Izan ere, udal honek 42.000 euroko diru-laguntza bat lortu du euskeraren erabilera sustatzeko (batez ere, hezkuntza alorrean) eta euskeran egiten diren ekintzen agendarako hainbat programa garatzeko.

Aurten, Plan hau diseinatzeko baliabideak lortzeko aukera galdu dugu (Barakaldoko udala mota honetako plan estrategikorik ez daukan udalerri gutxienetariko bat da). Espero dezagun, ahalik eta lasterren, arduradun sozialistek gure herrian Euskara erabiltzeko eta sustatzeko plan estrategikoa garatu eta diseinatzeari ekin diezaion, Barakaldoko udalak euskararen gainean egin ditzakeen ekintzetarako finantziazioa lortzeko aukera berriro galtzea penagarria izango litzateke eta.

Partekatu:
Twitter Facebook