Diputazioaren laguntza-lerroari atxikiko zaio Barakaldo, hiriko jasangarritasuna eta digitalizazioa hobetuko duten proiektuak finantzatzeko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Diputazioaren laguntza-lerroari atxikiko zaio Barakaldo, hiriko jasangarritasuna eta digitalizazioa hobetuko duten proiektuak finantzatzeko

Diputazioaren laguntza-lerroari atxikiko zaio Barakaldo, hiriko jasangarritasuna eta digitalizazioa hobetuko duten proiektuak finantzatzeko

2021/06/24


Barakaldoko Udal Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimen berriari atxiki nahi zaio, jasangarritasuna, trantsizio energetikoa, mugikortasun jasangarria edo digitalizazioa hobetzeko proiektuak bultzatzeko. Danel Solak zuzentzen duen Ogasun Arloak osoko bilkuran aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundiak udalentzat ireki duen batere interesik gabeko mailegu eskaera. Deialdi horrek 500.000 euroko gehieneko laguntza aurreikusten du toki-erakunde bakoitzeko, eta abian dauden proiektuak edo proiektu berriak finantzatzeko balioko du, besteak beste, trantsizio energetikoan, mugikortasun jasangarrian eta arlo digital, energetiko eta soziosanitarioan; horien artean, oinezkoen mugikortasuna, bizikletaren erabilera, garraio publikoa, CO2 emisioen murrizketa eta zerbitzuen digitalizazioa hobetuko dutenak.

"Maileguaren baldintzak oso onuragarriak dira udalarentzat, ez baitauka interesik, eta diputazioaren konturako ekarpenekin erregularizatuko da 10 urteko epean, gabealdiko lehen bi urteekin. Horrek aukera ematen digu udalei aparteko injekzio bat izateko, Covidaren karietara diru-kutxa publikoak oso kaltetuak izan diren une honetan, eta egoera ekonomikoa hobetzea espero denez eta itzultzeko epea luzea denez, udalaren ohiko diru-sarreretan ez luke eraginik izan beharko", adierazi du Solak.

Ekimen horrek, batetik, eta Udalkutxa 2020ren likidazio negatiboa bi urtean itzultzeko aukerak eta atxikitako 2019ko likidazio positiboa entregatzeak, bestetik, Bizkaiko toki-erakundeei Koronabirusaren pandemiaren ondorioak txuliatzen laguntzen ari zaien neurri multzoa osatzen dute, eta "gainera, aukera ematen dute ez bakarrik inbertsio publikoa indartzeko, Barakaldoko zerbitzuak eta gure bizilagunen bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko hain beharrezkoa dena, baizik eta gure hirian enplegu-aukerak sortzeko ere", esanez amaitu du.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook