Gobernu taldeak ezeztatu egin du udalaren webgunean Barakaldoko kudeaketako beste etapa batzuk zentsuratu dituela - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 



Hasiera > Albisteak > Gobernu taldeak ezeztatu egin du udalaren webgunean Barakaldoko kudeaketako beste etapa batzuk zentsuratu dituela

Gobernu taldeak ezeztatu egin du udalaren webgunean Barakaldoko kudeaketako beste etapa batzuk zentsuratu dituela

2017/01/10


Hiriko udal kudeaketako beste etapa batzuk zentsuratzea egotziz oposizioko alderdi batek egindako salaketak ezeztatu nahi ditu Barakaldoko gobernu taldeak. Udaleko Sistema arloak iragan urriaren 14an erabiltzaile batek Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bitartez egindako kexa bat jaso zuen, zeinetan arazoa zuela adierazten zuen RSS zerbitzua erabiltzerakoan –udaleko informazioa zuzenean jasotzeko zerbitzuan, webgunea bisitatu gabe-. Arazoa konpontzeko, asteak daramatza talde teknikoak zenbait proba egiten webgunean, webguneko edukiak aktibatzen eta desaktibatzen, bai eta nabigatzaile desberdinak erabiltzen ere akatsa bilatzeko asmoz.

Barakaldoko Udaleko www.barakaldo.org- web orriak 2009tik dauka jasoa bertan eskegitako informazio guztia. Zerbitzariak gainkarga izan zezakeelako zalantza uxatze aldera, joan den abenduaren 27an hainbat proba egiteari ekin zitzaion. Lanak – edukiak desaktibatzean, eta ez ezabatzean dautzanak - ez dira oraindik bukatu. Hainbat nabigatzaile probatu dira, hutsegitea kanpotik ote datorren jakiteko.

Bestalde, hiriko aurreko alkateei buruzko erreferentziak ezabatu izanari buruz oposizioak egindako salaketa ere gezurtatu du.
http://www.barakaldo.org/portal/web/el-ayuntamiento/detalle/-/asset_publisher/3wnX/content/alcalde_biografia-tontxu
http://www.barakaldo.org/portal/web/el-ayuntamiento/detalle/-/asset_publisher/3wnX/content/transparencia-municipal-alfonso-garcia-alonso-biografia

Gobernu taldeak haserrea erakutsi du Barakaldoko PSEk manipulatu eta alderatu gabeko informazioak behin eta berriz argitaratu izanagatik. Aurrekoan, kontratu bat ahoz hitzartu izana leporatu zioten udal gobernuari, eta gerora erakutsi zen legea txintxo-txintxo betez kudeatu zela guztia.

Gaur goizeko salaketak entzun ondoren, teknikariak egiten ari diren lanari buruzko txosten xehatua prestatzeko eskatu du gobernu taldeak, gai honi buruzko zalantza izpi bat ere gera ez dadin oposizioko alderdien artean.

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala