Hizkuntza eta kultur aniztasuna sustatu nahi du Barakaldok. auzoetan familia tailerrak eginez - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Hizkuntza eta kultur aniztasuna sustatu nahi du Barakaldok. auzoetan familia tailerrak eginez

Hizkuntza eta kultur aniztasuna sustatu nahi du Barakaldok. auzoetan familia tailerrak eginez

2017/02/15


 Izen bat hizkuntza desberdinetan nola idazten den edo Babelgo familia bilduma osatzea dira Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko Barakaldoko Udaleko Emakume Arloak prestatu dituen proposamenetako batzuk. Hizkuntza eta kultur aniztasuna sustatu asmoz prestatutako jardunaldi hau lehenengoz ospatuko da Barakaldon, otsailaren 21ean, asteartearekin. Clara Campoamor eta Gurutzetako zentro zibikoetan egin ahal izango dira jarduerak, bai eta Zuhatzu, Retuerto eta Burtzeñako kultur etxeetan ere.

Munduan bizirik dirauten 6.000 edo 7.000 hizkuntzetatik, 3.000 daude hil zorian. Egoera horretan dira, 100.000 hiztun baino gutxiago daukaten hizkuntzak. 2000 urteko otsailaren 21ean, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna aldarrikatu zuen UNESCOk, hizkuntza eta kultur aniztasuna sustatzeko.


Hiriko kultur ekipamenduek ere bat egin nahi izan dute helburuarekin, eta hainbat tailer prestatu dituzte datorren astearterako. Zentroetara bisitan datozenek hizkuntza desberdinetan idatzitako agurrak ikusiko dituzte karteletan.


‘Nire izena hizkuntza desberdinetan’ jardueran parte hartzen dutenek bere ama hizkuntzaz bestelako hizkuntza batean tenperaz idatzitako izena eramango dute etxera. Bi gune prestatu dituzte: bata, Clara Campoamor zentroan, eta bestea, Gurutzetakoan. 18:00etatik 20:00etara nazionalitate desberdinetako bi lagunek lagunduko diete partaideei, horretan. Agharas elkarteak, Barakaldoko Txina Akademiak eta Koreak Sora Ryo arituko dira laguntzen.


Bestalde, ‘Babelgo koadernoa’ izeneko ekimena egingo da Zuhatzuko Kultur Etxean. Han, 10:30etik 12:30era, nork bere Babel koadernoa egingo du, scrpabooking teknika baliatuz, Eva Alonsoren laguntzaz. Koadernoak lagunduko digu hizkuntza eta kultur aniztasunaren garrantziaz jabetzen. Parte hartu nahi izatera, aldez aurretik emango da izena.


Azkenik, ‘Babelgo gure familia bilduma’ tailerra antolatu da familientzat, Retuertoko Kultur Etxean, 18:00etatik 20:00etara. Familia osoak batera jardun beharko du familia bilduma egiten. Bildumako orrialde bakoitzen senitarteko desberdin bat agertuko da, eta hizkuntza desberdinetan adieraziko da nor den. Parte hartu nahi izatera, aldez aurretik emango da izena.


Estibaliz Rodríguezek zuzenduko du tailerra, eta, otsailaren 20an egingo da, Burtzeñako Kultur Etxean. Oraingoan, ordea, 6tik 10 urterako neska-mutilentzat izango da. Ez da aldez aurretik eman beharko izena.

 

Partekatu:
Twitter Facebook