Barakaldok kirol anitzeko lehen parkea estreinatu du Retuerton - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Barakaldok kirol anitzeko lehen parkea estreinatu du Retuerton

Barakaldok kirol anitzeko lehen parkea estreinatu du Retuerton

2018/06/26


Martxan da dagoeneko Barakaldoko kirol anitzeko parkea. Amaitu dira dagoeneko, maiatzaren hasieran abiatu ziren obrak, eta uda heldu denez, ederki asko gozatuko dute auzotarrek Retuerto auzoan jarritako ekipamendu berria.


Loitzaga Auzunean kokatuko 160 metro koadroko esparruak bizia eman dio duela gutxira arte ezertarako erabiltzen ez zen eremuari. Soropil artifiziala jarri dute lurrean, eta saskibaloian eta futbolean ibiltzeko kantxa. Gainera, hesia jarri dute inguru guztian, bai eta ezkutaleku bi ere alde bietan, gutxienez 1,50 metroko tartea utziz, gurpil-aulkian doazen erabiltzaileek sarbide egokitua izan dezaten. Kantxaren izkinetan elementu makoak jarri dira, ez minik hartzeko.


Obra hauetarako 40.598,72 euro (BEZ barne) inbertitu ditu Barakaldoko Udalak. “Ea aldea aisia osasungarrirako eta dibertimendurako gune bihurtzen dugun, bai eta bizia ematen ere ezertarako erabiltzen ez zen eremuari”, esan du Barakaldoko Udal Kirol Erakundeko lehendakari Gorka Zubiaurrek..


Hau dugu Barakaldo osoan horrelako ezaugarriak dituen lehenengo eremua. “Hiriko kirol ekipamenduak hobetzen jarraitzea da gure asmoa, bai eta ugaritzea ere barakaldarrek kirola egiteko aukerak ”, iragarri du Zubiaurrek.

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala