Musika, dantza eta poesia, Euskararen Egunaren ospakizunean - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Musika, dantza eta poesia, Euskararen Egunaren ospakizunean

Musika, dantza eta poesia, Euskararen Egunaren ospakizunean

2016/11/16


 Barakaldoko Udalak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko `Euskararen Ondarea I´ proiektuaren inguruko egitaraua prestatzen ari da. “Proiektu ilusionagarria da herriko elkarte eta taldeekin batera prestatzen ari garelako, barakaldar guztiak euskararen sustapenean eta bultzadan inplikatu nahi genituzkeelako eta, batez ere, euskararen inguruan ahal den batasunik handiena lortu nahi genukeelako” adierazi du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi Nerea Canterok.

`Euskararen Ondarea I´ Barakaldoko Udalak Hala Dzipo Kultur Elkartearekin batera sortu eta kudeatutako ekimen artistikoa da. Euskararen eguna abiapuntu hartuta, hainbat arte diziplina barne biltzen dituen ikuskizuna sortzea izan dugu helburu. Herriko kultur elkarteen babesa eta bultzada jaso ditu besteak beste, musika, dantza, poesia eta bertsoak uztartuko dituen ikuskizun honek; izan ere, bertan, Barakaldoko dantza-talde, musikari, artista, bertsolari eta euskaltzaleek modu zuzenean parte hartuko dute, ikuskizunean bertan edo zabalkunde lanetan.

Lehenengo edizio honetan, `Euskal Harria-Euskara Herria´ izeneko ikuskizuna eskainiko da Barakaldo Antzokian datorren abenduaren 1ean, 20:00etan. Oraingo honetan, Gabriel Aresti idazlearen irudi eta obrari aipamen berezia egin nahi zaio, hau izango delarik ikuskizunaren ardatz nagusia. “Arestiren `Euskal Harria´ poemaren laguntzaz, Barakaldon `euskara herrian´ altxa dezagun” argitu du Canterok.

Ahalik eta barakaldar gehienengana heltzeko asmoz, ikuskizuna doakoa izango da baina gonbidapena behar da. Gonbidapenak azaroaren 25etik aurrera lortu ahal izango dira Barakaldo Antzokiaren txarteldegian (ohiko ordutegian). Hala ere, nahi izanez gero, aldez aurretik erreserbatzeko aukera egongo da Udaleko Euskara Zerbitzuaren bitartez (euskara@barakaldo.org / 94 478 92 41).

“Euskararen ondareari balio erantsia ematea da proiektuaren helburua; baina, era berean, kultur ikuskizuna izango da (musika, dantza, poesia...) eta beraz, euskaraz jakin gabe ere disfrutatu ahal izango da” azpimarratu du zinegotziak.

Euskara Euskadiko hizkuntza da, euskara dakitenen eta ez dakitenen ondarea. “Guztiok egon gaitezke harro esku artean dugun altxorraz; hori dela eta, barakaldar guztiak gonbidatu nahi ditugu gurekin batera Euskararen Eguna ospatzera” esan du Canterok.

Ikuskizunari buruzko detaile guztiak eta ikuskizunaren inguruan antolatuko diren gainerako ekimenei buruzko informazioa azaroaren 25ean deituko den prentsaurrekoan emango dira.

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala